Agurra
Kaixo:
Burlatako San Blas abesbatza gaituzu, eta webgune honetan gure bizi
motz-luzearen berri eman nahi dizugu.
Badaramatzagu 25 urte dagoeneko partiturekin borroka leialean, 25 urte lan isilean –edo
zaratatsuan?-, 25 urte, azken batean, handik hona kontzertuak
eskaintzen, eta gozatzen, aldi berean, gure lan honekin.
Zuk ere ilusio berarekin egingo duzu lan eta, jakina, duzun interes
horrek bultzatu zaitu gure webgunea
bisitatzera. Mila esker bisitarengatik.
Eskura ditugun baliabide guztiak erabili behar ditugu gure lana ezagutzera
emateko; ez dugu, horretaz gain, inongo asmo berezirik: denoi esatea hemen gaituzuela nahi
duzuenerako, gune honetan daukazuela gure historia txikia eta egun batean elkar ezagutzeko abagunea izaten
badugu, plazer bat izango dela elkarren asmoak, proiektuak konpartitzea
eta, zergatik ez, baita gure kontzertuak ere.
Ongi etorri, beraz, zuen etxe berri honetara: sartu, beldurrik gabe, eta esateko zernahi
baduzue, badakizue non gauden eta non aurkitu.
Mila esker anitz zuen bisitagatik eta elkar ikusi arte.
Ongi izan.
San Blas Abesbatza 2008
Landazabal Kalea 3 Bajo. 31600 Burlata (Nafarroa)
Tlfnoa: 696 74 25 52 Email: contacto@coralsanblas.es