Historia


San Blas abesbatza 1983an jaio zen Burlatan izen bereko elizaren babespean Coral San Blas (1994)  bertako elizkizunak musikaren bitartez indartzeko. Horrela aritu zen hainbat urtez, harik eta helduarora iritsi, eta, neurri batean, babes hura utzi zuen arte. Halere, meza eta ospakizun handietan jarduten du abesbatzak parrokiarekin elkarlanean.

Era berean, kolaboratzaile fina da Burlatan abian jartzen diren proiektu eta kultur jarduera orotan.

Bere errepertorioa luzea eta askotarikoa da, eta Espainiako leku anitzetan izan da San Blas abesbatza, egiaCoral San Blas (2005) bada ere inguruko erkidegoetan -Euskadi, Errioxa, Aragoi- izan dela gehienetan.

Halaber, parte hartzen du Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen Cultur Programan, Udaberriko eta Udazkeneko Errondan edota Nafarroako Abesbatzen Federazioak abian jarritako jarduera zenbaitetan (San Blas abesbatza federazioko partaidea da).

Bere esanguratsuena, ordea, Burlatako kultur eta musikagintzan, Hilarion Eslava Musika Astearen eratzea da, ezbairik gabe. Azaroan egiten da eta 1993az geroztik, hor aritu da San Blas, urtero, hutsik egin gabe. Merezitako sona eta ospea lortu du dagoeneko Musika Asteak, eta bertara Nafarroako eta Euskadiko koru hoberentsuak etortzen zaizkigu bisitan.

 

San Blas Abesbatza 2008
Landazabal Kalea 3 Bajo. 31600 Burlata (Nafarroa)
Tlfnoa: 696 74 25 52 Email: contacto@coralsanblas.es